Kaixo lagunak!
Hemen dihoa iparralden egin behar degun "GAU ERAGINAK" antzerki lanan egunak, ostirala 20.30tan beti:

6 -11 senpere/ st pee sur nivelle. eskola publikoa/ ecole publique
20-11 donibane lohitzune/ st jean de luz. ravel auditoriuma
27-11 urruña/ urrugne. posta gela/ salle posta
4-12 getaria/guethary. herriko etxeko gela/ salle municipale
11-12 arbona/arbonne. trinketea
18-12 ainhoa. frontoia

muxuk ta laistearte! maria
Berrian:

Antzerki emanaldietarako diru laguntza 275.000 eurotara igo du Jaurlaritzak
http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-11-10/041/006/Antzerki_emanaldietarako_diru_laguntza_275.000_eurotara_igo_du_Jaurlaritzak.htm
BABILONIAK LOREAK antzezlana Donostiako Egia Kultur etxean (Gazteszena). Larunbata eta igandean 20.00etan.
Antzerkiola Imaginarioaren azken sorkuntza. Jon Gerediagaren testuan oinarrituta, Ander Lipus, Espe Lopez, Miren Gaztañaga, Mirian K Martxante eta Alex Gerediaga aktore lanetan. Musika eta espazio sonoroa Xabi Erkiziak egin du.
Labeako kide Urko eta Ainara ere lantaldean izan gara. Oso intentsoa izan da bidea, plazer bat halako sortzaileekin lan egitea.

MASKARA IKASTARO INTERESGARRIAK AZAROAN.

Bata Larrabetzun, Kukubiltxoren tailerrean Josu Kamararekin maskarak egiten ikasteko. Bestea Arrigorriagan maskararekin pertsonaiak sortzeko Familie Floz konpania potenteko kide batekin.


Info guztia:
http://www.artekale.org/downloads/94/IKASTAROA%202009%20Sorkuntza%20eta%20eszenaratzea%20kale-arteetan.pdf

http://www.artekale.org/euskera/descargas_lista.php?carpeta_id=25
Euro bakarra Nafarroako Antzerki Eskolarentzat
2009-10-23

Euro sinboliko bat. Hori da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak datorren urtean Nafarroako Antzerki Eskolari (NAE) emango dion diru-laguntza. Aurten 150.000 euro eman dizkio, baina 2010eko aurrekontuetan ez da partidarik aurreikusi. Beraz, euro bakarra emango dio, aurrekontu-lerro horrek irekita jarraitzen duela eta etorkizunean, egoera hobea bada, NAEk diru gehiago jasoko duela erakusteko. Ez da hori, hala ere, Antzerki Eskolak 2010ean sufrituko duen beherapen bakarra. Kultura Sailak emango dion diru-laguntza, aurtengo 330.000 euroetatik 250.000 eurora pasako da. Horrek, Patxi Larrea NAEko zuzendari teknikoaren hitzetan, arriskuan jar dezake zentroaren biziraupena.
Kultura Sailak onartutako aurrekontuei dagokienez, azpiegiturek jasoko dute diru gehien: Kultur Ondarearen Hirurteko Planak 10.700.000 euro, Entzierroaren Museoak 9.500.000 euro eta Nafarroako Liburutegi eta Filmotekak 7.100.000 euro.
LARUNBAT HONETAN DONOSTIAKO GUARDETXEAREN INAUGURAZIOA.
Giro ederra egongo da... animau! 19.30etan hasiko da festa eta gorputzak ematen duen arte.

KABIA
Espacio de investigación de GAITZERDI TEATRO

Actuará en la sede de Atalaya en Sevilla dentro
del Primer Certamen de Investigadores Teatrales, el CENIT.
Será el 31 de octubre de este mes, coincidiendo con el
MITIN – II Muestra Internacional de Teatro de Investigación.

Pero antes de eso, si no has visto aún PAISAJE CON ARGONAUTAS,
tienes ocasión de hacerlo la próxima semana en Amurrio. ¡TE ESPERAMO


BAD 09 JAIALDIA HASIKO DA GAUR. ANTZERKIA, DANTZA, BIDEO SORMENA, PERFORMANCEAK... IZANGO DIRA GOZAGAI. ETA HORIEN ARTEAN PROPOSAMEN OSO INTERESGARRIAK ZIUR.
Info guztia: www.badbilbao2009.com gunean.